XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendizale Bat Gitxiago.

Adizkide on bat, mendigoizale jator bat joan yaku gure artetik betiko.

Bere adiña gaitik, 74 urte, edo gaixoren bategaitik izan ba`zan, gaitzerdi, ba, naita samiña izan adizkide urko bat betiko galdutea, orretarako etorriak gara ludi ontara-ta; utsune ortara egiten gara derrigorrez ba`da be.

Baiña, ezbear zital baten bitartez adizkide on ori eriyotzan txarrantxilloak, sigak eroaten dabenean, orduan bai izaten dala atsekabea, tamala, ta ori da lerro oneik idatziten doguzanean jazoten yakuna galdakaotar kiroldarroi.

Lotazil onen lenengo igandean, beste igande askotan bezela, juan ziran erri ontako Ganguren`go mendigoizaleak, berebil andi baten, Mena araneko Madalena mendira, bertako Aitz Nagusi`ra igoteko asmuaz, eta beste askotan legez euron artean San Salbador eta Ibarra`tar Errikarta irurogei ta amalau urteko mendigoizale jatorra, kementsua ta inor baiño ariñagoa, bizkorragoa; baiña, iñork ez daki zelan, besteakandik pizkat aldendu zalako, bera jatsi ziranean, Bigo-Siones erritxura, eta ez etorrela lagun ori ikusirik, asi ziran billatzen, baiña, ezin izan eben aurkitu igande orretan, naita ia gaberdirarte bere billa ibilli.

Urrengo egunean, illaren 3`gn, goizerik bertaratu zan mendi-zaletza andia, ta danen artean, eta arratsaldeko iruretan, aurkitu eben gure adizkide zintzo orren soin lerdena, bizi barik, otzak gogortuta; zauri andirik barik baiña ilda.

Bera aurkituaz batera gu be bertan giñan beragazko adizkidetasunak bultzatuta, naita alperrikoa izan ba`zan be, gure laguntza barik jatsia izan zalako aipatu dogun erritxura.

Iñork ez daki, ta ez dau jakingo be, zelan izan zan mendigoizale euskaltzale onen eriyotza, ala laprast eginda jausi zan, ala zorabioren bat izanaz ezagutza galdu ta jausiaz, otzak gogortu ete-eban, bertan egiten eban otza ikeragarria izan zan eta, lenago esan dogunez, artu ebazan zauriak ez ziran erailteko aiñakoak.

Errikarta, ez dago esan bearrik, adizkide andia genduban aspaldiko urteetan, berrogei ta bost edo geyagotan, alkarrekin Euskalerri`ko mendirik geyenetan ibilliak giñalako, ta ez mendi gitxi gure lurraldetik at be, bera ni baiño geyago, ni errendu baiño len.

Orrexegaitik, ondo ezagutzen neban; ibiltari ariña zan, bizkorra, kementsua iñor ez bezelakoa; pizkat setatsua ta beraz iñor baiño len alderdi guztietara eldutea nai izaten ebana, baiña danok dogu kezkaren bat eta, ederki ulertutzen giñana.

Oso ezaguna zan mendigoizalean artean; ibilketa neurtuetan ainbeste sari irabazia, eta mendizale bezela bere edestia eukena.

Orregaitik, 1964`gnean, Laterriko Mendi-zale Bazbatzak merezigarrizko domiñaz saritua izan zan.

Eta gizon lez be, oso langillea, adoretsua naiz lanean naiz agintzen ekiana, zar-sariz etxeratu arte; au da, gizon-gizona era guztietan.

Ikusten danez, bein baiño geyagotan Galdakano`ko Ganguren mendigoizale Taldeak ordaindu dautso mendiari bere zorra.

Illetak Lotazil onen bostgarrenean ospatu ziran erriko ertxadon nagusian, bere sendikide, Mendigoizale Bazbatza`ko, mendi-zale bazkunetako ordeskari, mendizale ta adizkidez txadon guztia beterik egola.

Goyan bego, adizkide zintzo ta Ganguren taldearen sortzaille bat zan Errikarta.

ALTUNA`TAR JOSU.

BASA JAUN ETA ERRIKARTA.